baina bihotzak dio
- Egilea: Xabier Montoia
- ISBN: 978-84-8331-819-5
- EAN: 9788483318195
- Argitaletxea: ELKAR
- Bilduma: EUSKAL LITERATURA
- Hizkuntza: Euskara
- Orri kopurua: 328
- Neurria: 215x140x25
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Sinopsia
Hamahiru ipuin: hamahiru zauri, munduko lau bazterretako larru-azala urratzen dutenak, irakurlearen gogoa ere zulatu eta arrasto sakona utziko diotenak, noiz orbainduko zain.
Herrialdez herrialde mugituko gara liburuan zehar, eta harrituta gera gaitezke nolako zehaztasun eta sinesgarritasunez dauden eraikiak planetako zokorik urrunenetan kokaturiko istoriak. Harrigarriagoa da, hala ere, giza geografian barrena egindako bidaia: Londresa au-pair doan ezpeletarra, Indian neba joankiaren bila dabilen laudioarra, K-2ra igo nahi duen mendizale nafarra, Afrikako portu batean dagoen marinel bizkaitarra... Gizon-emakume gazte eta sasoiko, haurrak nahiz zaharrak ditugu istorio hauetako protagonistak, sentimendu kontrajarrien tentsiopean bizi direnak: traizioa eta leialtasuna, bikoteen eguneroko ohikeria edo amodio debekatuak, besteak beste. Kontakizun aberatsak bezain pertsonaia konplexuak, baina azken batean, bihotz barrura begiratuz gero, geure arimaz mintzo direnak.
Bilduma bereko produktuak
elkar txartela 12,35 €
elkar txartela 12,83 €
elkar txartela 17,58 €