- Egilea: Miren Amuriza Plaza
- ISBN: 978-84-9027-917-5
- EAN: 9788490279175
- Argitaletxea: ELKAR
- Bilduma: EUSKAL LITERATURA
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2019
- Formatua: RUSTIKA
- Orri kopurua: 128
- Neurria: 215x140x13
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Zaharra da Altzerreka, erreka-bazter ainube batean dagoen baserria. Zaharra bertako
seme Henry, urte luzez Ameriketan artzain ibilia, zangoa anputatu ziotenez geroztik ohean
datzana. Zaharra da Sabina Gojenola ere, koinatu elbarria eta etxaldea egoskorkeriaz
gobernatzen dituen alarguna.
Seme-alabek egunerokoa erraztu nahi dioten arren, uko egiten dio modernitateari,
erosotasunari, inork ezarritako arrastoan sartzeari... Behiekin, ardiekin, txakurrekin,
katuekin bat egiten du ondoen Sabinak, animaliei baizik ez die gozotasunik adierazten.
Etxekoekin dena du errezeloa, ika-mika eta tentsioa; auzoekin, dena liskar eta
norgehiagoka.
Mundu ikuskera baten akabera kontatzen digu Miren Amurizak, modu zehatz eta
indartsuan, pertsonaia baten eta gizarte eredu hil-hurren baten erretratu gordin bezain
fidela eskainiz, hizkuntza malguz eta estilo sendoz.