
beñat dardo (joseba jaka v. saria)
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Sinopsia
Bernat Etxepare, lehen euskal liburua argitaratu zuen hura bera da nobela honetako Beñat Dardo. Garazin azkenekoa preso egon zenetik, liburua Morpainen Bordeleko inprimategira eraman artekoak kontatzen dira hemen; baina baita ere gaztetako kontuak, Martin Bereau kartzelazainak arretaz aditzen dituenak.
Lastoaren gainean jarrita eta bizkarrak ekialdeko partean finkatuta saldari zurrutadaka ari zirela, Etxeparek hizpidera ekarri zuen goizean aurkitutako altxorraren haritik tiraka sortutako gogoeta:
- Jakin behar duzu, Martin, balezta ez dela jaun nobleen arma. Gure aita zenak erraten zuen klarki: Arma desonesta duk hori, Beñat; hik ezpataz ikasi behar duk, begietara behatu behar duk borroka kidea.
- Hortaz, zertaz heldu zitzaizun halako zaletasuna?
- Hori baitzen aitak erran eta gogoan zuena, hala-hala ikasi baitzuen bere aitarengandik eta halaxe hark bearengandik. Nik ere hori uste dut, baina nola gizonaren gogoa sendoa den, ekinbidea mudakorra da, arrunt. Hondarrean aitak
Bilduma bereko produktuak
Produktu hau interesatzen bazaizu, ziurrenik beste hauek ere bai