- Egilea: Bernardo Atxaga
- ISBN: 978-84-9109-918-5
- EAN: 9788491099185
- Argitaletxea: EREIN
- Bilduma: NARRATIBA
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2023
- Formatua: RUSTIKA
- Orri kopurua: 112
- Neurria: 220x150x12
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Etengabe errepikatzen den naturaren eta bere sasoien gurpilean Paulo eta Daniel bi anaien istorioa kontatzen digute animaliek: txoriak, katagorriek, sugeak eta antzarak. Urtea joan urtea etorri, beti bestelako eta aldi berean beti berdin ageri da Obabako irudimenezko lurralde hori, baina, gizakien arteko handinahi, irrika eta grinen agertoki krudela da. Paulo eta, batez ere, Daniel anaia atzeratua dira giza-krudelkeria horren biktimak.
Gizakiok errenditzen gaituen naturaren lege zaharrean bildurik, Paulo eta Danielen munduko ibilera itogarriek bat egiten dute animalien fabulen munduarekin, eta irakurlearengan efektu zoragarria lortzen gainera: ihesaren eta kontsolazioaren sentipen askatzailea.
Zail da asmatzen nork jarri duen gehiago bere aldetik, irudimen handiko idazleak ala dohain handiko kontalariak izan ere, oso gutxitan bezala egokitzen baitzaio bata besteari. Emaitza paregabea da. Artista handi baten lana.