elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

bilboko etxola batean - Iñigo Lopez Simon
bilboko etxola batean
  • ISBN: 978-84-1360-109-0
  • EAN: 9788413601090
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Bilduma: LEKUKO
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2021
  • Formatua: RUSTIKA
  • Orri kopurua: 216
  • Neurria: 210x160
  • Argitaratze data: 2021-09-10

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

21,00 €

elkar txartela 19,95 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia

Etengabe handitzen eta aberasten ari zen hiria zen Bilbo 1950eko hamarkadan, urte horietako hazkunde ekonomikoari eta industrialari esker, baina hazkunde horrek bazituen bere argi-ilunak; besteak beste, Bilbora lan bila etorri eta, etxebizitza duinik eskuratu ezinik, etxola bat eraiki eta bertan bizitzea erabakitzen zuten familiak.

 

Eraikuntzako oholekin eta handik edo hemendik eskuratutako materialekin gau batean nola-hala altxatutako etxebizitza ziztrinak ziren gehienbat, ez argirik, ez urik, ez inongo erosotasunik ez zutenak. Eta hala eraiki ziren auzo osoak, ez baimenik ez zerbitzurik gabe, hiria inguratzen zuten mendi magaletan batez ere, baina baita hiri erdian ere, Ingelesen Zelaian adibidez, egungo Guggenheim museoa altxatzen den lekuan.

 

Hamarkada bat baino gehiago iraun zuen fenomenoa izan zen, milaka gizon-emakume bizi izan ziren etxola prekario horietan, baina horren oroigarri publikorik ez dago inon, gertaera hark lotsaz gorrituko bagintu bezala. Iñigo Lopez Simon egileak historialariaren zehaztasunaz baina hiritarraren kontzientzia kritikoaz heldu dio gaiari, Tene Mujika bekaren laguntzaz idatzitako kronika bizi eta beharrezko honetan.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea Poligonoa 1, 20150 Aduna).
© 1998-2021 elkar liburu denda
X