bizkarrean tatuaturiko mapak
- Egilea: Harkaitz Cano
- ISBN: 978-84-8331-211-7
- EAN: 9788483312117
- Argitaletxea: ELKAR
- Bilduma: EUSKAL LITERATURA
- Hizkuntza: Gaztelania
- Orri kopurua: 152
- Neurria: 210x125x11
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Sinopsia
Bidaia izan liteke esperientzia friboloa, denbora-pasa gisa handik hona ibiltzea, zure bizitzan nahiz gorputzean urratu txikiena ere egin gabe. Beste batzuetan, berriz, larruazalean markaturik geratuko zaizu, ezabatu ezinezko moduan: tatuaje bat bezala, alegia. Motxilaren ordez, hiriaren mapa tatuatua darama bidaiariak bizkarrean, ikusi ezin den tokian. Horregatik du agian munduan galdurik dabilenaren itxura; horregatik izango da, hirien deskribapenik ez baina, hiri bakoitzeko ipuin bana aurkitzea liburuan barrena.
49 hiri, beste horrenbeste ipuinen gertaleku: Aljer, Amsterdam, Chicago, Dublin, Katmandu, Kigali, Lisboa, Samarkanda... Aitzakia da ordea hiria, giro bat iradokitzen diguna, bestelako munduak amesten hasteko, errealitateaz bestaldekoa imajinatzeko. Exotismoa eta ironia, paradoxa eta fantasia... hainbat osagai darabiltza Harkaitz Canok, ohi duen luma trebe eta jantziarekin, ipuin-bilduma eder, harrigarri eta biribil hau burutzeko.
Bilduma bereko produktuak
elkar txartela 12,35 €
elkar txartela 12,83 €
elkar txartela 17,58 €