
damutzen ez direnak (zubikarai saria 2011)
- Egilea: Itxaso Araque Barriuso
- ISBN: 978-84-9027-029-5
- EAN: 9788490270295
- Argitaletxea: ELKAR
- Bilduma: EUSKAL LITERATURA
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2012
- Orri kopurua: 252
- Neurria: 215x140x19
1-3 astean
Sinopsia
Stuartek goi-mailako postu bat du Goldman Sachs inbertsio bankuan, betiko neska-lagunak utzi zuenetik bere bizitza pertsonala hutsaren hurrengoa bada ere. Andreasek Bauhaus berri bat egin nahi zuen ikaslea zela, arkitektura sozialago bat, eta orain luxuzko hotelak diseinatu beharrak halako erresumin bat sortzen dio. Naroak ez daki mutilarekin segitu nahi duen, beronen familiari politikak dakarzkion onurak gozatuz, ala idazle batek pizten dion kilika intelektual eta sentsualera makurtu. Londres, Berlin, Milan. Hiru hiri, hiru pertsonaia, hiru istorio. Hogeita hamar urte inguruan dabiltza protagonistak, eta, oraindik gazte izan arren, galdua dute garai bateko xalotasuna, agian baita garai bateko ametsak ere. Ahots berri bat dakar gure letretara Itxaso Araquek bere lehen eleberrian, hainbat
gai eta kezka planteatzeaz batera: harreman pertsonalen ezina, hirien gentrifikazioa, ustelkeria politikoa, norbere irudiaren eta errealitatearen arteko talka...
Bilduma bereko produktuak
elkar txartela 19,95 €
elkar txartela 22,80 €