datiboa hiztegian
- Egilea: Beatriz Fernandez
- ISBN: 978-84-9860-433-7
- EAN: 9788498604337
- Argitaletxea: EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2010
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Sinopsia
Datiboa hiztegian arakatu nahi du liburu honek. Hiztegia
diogunean gizakiok garunean ezarririk dugun jakintza sistemaren
hiztegiaz ari gara, eta hori ez da hitzaren ohiko adiera irakurle
askorentzat, ezta iniziatuak direnentzat ere. Berez, gramatika
sortzailean lanean dihardugun gramatikarion ikuspegia da gurea, eta
testuan zehar theta-rolez hitz egingo dugu, adibidez Joni liburua
oparitu diot diogunean, Joni helburua eta onuraduna ere bada; Joni
liburua gustatu zaio diogunean, berriz, Joni esperimentatzailea da.
Helburua, onuraduna, esperimentatzailea eta abar, gogoaren hiztegian
bilduta dauden aleen ezaugarri tematikoak dira eta horietaz hitz
egingo dugu liburu honetan. Baita predikatuen oinarrizko
konfigurazioez esate baterako, niri hori ahaztu zait bezalakoak
predikatu psikologikoez ari garela edota konfigurazioen arteko
alternantziez adibidez, ahaztu psikologiko berak lehengoarekin
batera nik hori ahaztu dut konfigurazioa ere badu, eta biek
alternantzia osatzen d