elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Liburuak  »  euskal gaia  »  euskal herriko soziologia eta politika
de re publica edo politikaz (joseba jaka i. literatura sariduna) - Piarres Charritton
de re publica edo politikaz (joseba jaka i. literatura sariduna)
  • ISBN: 978-84-9783-022-5
  • EAN: 9788497830225
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Bilduma: EZTABAIDA
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2003
  • Formatua: RUSTIKA
  • Orri kopurua: 192
  • Neurria: 210x140x14

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

19,95 €

elkar txartela 18,95 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia
Gizakia gizaki denetik taldean bizi izan da beti, eta bere pertsonari dagozkion auziez gainera gogoan erabili du, greziarrez geroztik gutxienik, gizartearen antolamendua; tradizio luze horretan sartzen da liburu hau ere, Platon edo Zizeronen oihartzun klasikoak dakarzkiguna izenburutik beretik: De Re Publica edo politikaz. Barnean, berriz, aspalditik etorriagatik gaur-gaurkoak diren arazoak topatuko ditugu, hala nola, Estatua, Nazioa, Estatu-Nazioa eta horien arteko katramilak eta saltsa-maltsak; Herri Eskubide eta Giza Eskubideen arteko harreman korapilatsu eta balizko kontraesanak; edo Bortizkeriaren eta Politikaren auzi minbera eta halere baztertu ezinekoa. Aurretik ere egile askok ukitu dituzten gai hauei bere nortasuna erantsi die Piarres Charrittonek, urteetan pilaturiko esperientzia eta irakurketei esker: batean bere oroitzapen bat gogoratuko du; bestean euskal literaturako testu eder bat aipatu; hurrena zirto bat botako, honi edo hari; eta tarteka aholku burutsu bat jaulki. Guztia ere bere gizatasun umoretsu, bero, bihotz handikoan bildua, eta ohi duen idazkera dotoreaz emana.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X