elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Liburuak  »  literatura  »  gaur egungo literatura  »  gaur egungo literatura
denboraren zubia - Iñaki Iturain Azpiroz
denboraren zubia
  • ISBN: 978-84-9109-936-9
  • EAN: 9788491099369
  • Argitaletxea: EREIN
  • Bilduma: NARRATIBA
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2024
  • Formatua: RUSTIKA
  • Orri kopurua: 136
  • Neurria: 220x150x8

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

17,50 €

elkar txartela 16,63 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia
Orizarreko herritarrei ia oharkabean iritsi zitzaien gerra. Arrantzale herri hartako gizon-emakumeek ahal zutena egin zuten egoera berrira egokitzeko. Gerra, nolanahi ere, atrezzo hutsa da kontakizunotan, denbora eta espazio bat ematen die Denboraren zubia liburuko zazpi ipuinei eta istorioetako protagonistei. Gerran gertatu ohi denez, 1936koan ere, Orizar herri txikian herritar batzuk zain zeuden soldaduak Nafarroa aldetik noiz iritsiko eta beste batzuk, berriz, horren beldurrez. Batzuk etxean geratu ziren, beste batzuek ihes. Sentimendu onenetik txarrenetara azaleratu zitzaizkien herritarrei, barru-barrutik. Era askotako protagonistak ditugu liburuko zazpi narrazioetan: Etxean zeukaten irratia balkoira ateratzen zuten etxeko andre-gizonak, etxepean biltzen ziren herritarrek bazetorkien gerraren albisteak entzun ahal zitzaten. Faxisten aurrerakada gelditzeko gorriek dinamitaz lehertutako ibaiaren gaineko zubia berreraikitzen ibilitako presoaren istorioa. Bi mutil gazte, bataren eta bestearen aita kontrako bandokoak izanik, itsas labarrean adiskidetu zirenak. Gerra bukatu berritan Frantziatik Orizarrera misio sekretuan etorritako neska antropologo eta argazkilaria. Gerran gudari ibilitako gizonaren alaba kementsua. Orizarren zubia bota zuen gerrak. Gero, presoek berreraiki, errioaren bi aldeak berriro lotzeko. Liburuan tragedia haren garaiko istorioak gogora ekarri nahi izan dira, oroimenaren bidez. Orduan bi aldeak bezala, lotu ditu orain zubiaren denborak bi aldiak.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X