- Egilea: Jose Luis Otamendi
- ISBN: 978-84-17051-23-5
- EAN: 9788417051235
- Argitaletxea: SUSA
- Bilduma: POESIA
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2019
- Formatua: RUSTIKA
- Orri kopurua: 128
- Neurria: 215x135x12
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Disoluzio agiriak, Jose Luis Otamendi: “Beste poesia molde bat behar du une honek”, diosku Jose Luis Otamendik. Bizi ditugun garai aldakorrek sortutako galderak plazaratu ditu liburu honetan, eta galdera horiek egiteko, poesia molde berri bat bilatu du, betiko Otamendi izateari utzi gabe. Zahartzen ari den gorputz baten kezkak, minak eta grinak ageri zaizkigu poemotan, giro politiko eta sozialari erreparatzen dion gorputz bat, bera baino lehenago zahartutakoen zaintzaren bidez etorriko zaiona ikusten duena. Aurreko liburutik bost urte igaro diren honetan, idazlearen hasierako poemetako samurtasuna eta surrealismoa aurkituko ditu irakurleak liburuan, urteek eman dioten aberastasun teknikoarekin.