
- Egilea: Binary Soul
- EAN: 8436530125500
- Argitaletxea: BINARY SOUL
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2016
- Formatua: DVD-ROM-A
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Sorginen kondaira, Binary Soul: Euskal Mitologiaren inguruan Euskal Herrian egindako aisialdiko lehen bideojokoa 3D formatuan. Gaueko etsaia milaka urte deserrian pasa ostean Euskal Herri itzuli da izua sortzeko asmoz. Lagundu iezaiezu Mariri eta bere sorginei, etsai zital hori garaitzen Euskal Mitologiaren beste hainbat pertsonaien laguntzaz.
Azkarra izan beharko zara, puzzleak asmatzeko eta zure ahizpak askatzeko. Dibertitu zaitez Euskal Mitologiaren pertsonaiak eta tokiak ezagutzen. Omako baso misteriotsuan murgildu egingo zara, Zugarramurdiko kobazulo mitikoan galdu edo Sorginen etxea ezagutu.
Ume eta gazteei bideratua, euskararen eta euskal kulturaren ezagutza sustatzen du, 3Dn egindako leku harrigarrietan gertatzen diren erronka dibertigarriak gaindituz. Jokoaren eduki guztia bai euskaraz bai gazteleraz egonda edozein motatako publikoak eta familiek gozatu dezakete.