- Egilea: Aiko
- EAN: 8435226133348
- Argitaletxea: CENTER FOR BASQUE ESTUDIES
- Hizkuntza: Euskara/Ingelesa
AGORTUA Argitalpen hau agortuta dago, eta ondorioz, ezin dugu zerbitzatu.
Dantza tradizionalaren ikasle eta zaletuentzat "testu liburu" erabilgarria izateko asmoz, Aiko taldeak ekoiztutako lan pedagogiko-didaktikoa. Nevadako Unibertsitateko Eusko Ikaskuntzen Zentroak argitaratutako lana denez edizioa elebiduna da, euskara-ingelesa, eta hainbat osagai ditu: liburua, 2 Cd, DVDa (bideo eta datuekin) eta poltsiko-liburua jauzien urratsekin. Dantza-eskoletan eta erromerietan ezinbestekoa bihurtu den errepertorioaren atal bat osatzen duten Jauziak edo sauts-basques-ei eskainitako lan monografikoa dugu hau:
-Liburuan, Aiko taldearen interpretazio-proposamena zehazten da ekarpen teoriko batzuekin. Testua euskaraz eta ingelesez argitaratu da; horrez gain, gaztelaniazko eta frantsesezko bertsio bana dago DVDan sartuta PDF bertsioan.
- Dantzen egitura koreografikoa kontuan hartuz dantzen transkripzio berri bat ere aurkezten da jauziak hobeto interpretatzeko.
-DVDan, bestalde, jauzi guztien partiturak datoz PDF formatuan eta A4 tamainan, musika-t