elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Liburuak  »  literatura  »  gaur egungo literatura  »  gaur egungo literatura
ehun metro - Ramon Saizarbitoria
ehun metro
  • ISBN: 978-84-9109-507-1
  • EAN: 9788491095071
  • Argitaletxea: EREIN
  • Bilduma: NARRATIBA
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2020
  • Formatua: RUSTIKA
  • Orri kopurua: 112
  • Neurria: 220x150x11

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

17,50 €

elkar txartela 16,63 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia
Ehun metro nobela 1976an argitaratu zen, nahiz eta 1974rako amaituta egon. Franco diktadorea 1975ean hil zen, baina 1976an argia ikusi zuen nobelaren lehen edizioak ez zuen artean indarrean zegoen zentsura-legerik gainditu, eta, edizioa bahitu eta liburu-dendetatik erretiratzearekin batera, egilea bere ere prozesatu eta epaitua izan zen. Urte berean, ordea, zentsura-legea desagertzearekin batera, nobela liburu-dendetara itzuli zen. Behin eta berriz aipatu dira nobelaren arkitektura, kontakizunean erabilitako teknika, baliabide eta estrategia aberatsak. Eta hori guztia argumentu xume baten euskarri: poliziarengandik ihesi doan aktibista batek zerraldo erori bitartean egindako ehun metroren kontaketa. Metro horietan, polizien tiro eta jazarpenari ihesi, bere bizitzako pasadizo batzuk dakartza oroimenera protagonistak. Iheslariak berak aukeratutako taberna itxi bateko terrazan eserita dagoen lekuko anonimoarengana bideratzen ditu urratsak. Huraxe aukeratu du, gero eta barnerago susmatzen duen heriotzaren zafraldiekin batera, helduleku, eta sakrifizio erritual baten aurrean bageunde bezala, testigu harixe eskainiko dio bizitza ofrendan. Zergatik eta zertarako hil modu antzu horretan, dio ritornello gisa errepikatzen den kantak. Nobela hunkigarria gertatu zen argitaratu zenean, eta gaur egun ere berdin hunkitzen gaitu.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X