elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Ekialde Hurbila, Muinak Era Ertzak - Ane Irazabal Elkorobarrutia, Karlos Zurutuza Aguado Mikel Ayestaran Ayerra
Ekialde Hurbila, Muinak Era Ertzak

9,49 €

lehen 9,99 €

Saskiratu saskiratu

Irakurri eBook hau gailu hauetan:

Libbuk liburu elektronikoa

Beste eReaderrak

iPad/iPhone

Android Tablet/Smartphona

Kindle

Sinopsia
2011n, itxaropena lehertu egin zen herrialde arabiarretan, askatasun politikoaren eta justizia sozialaren izenean, plazaz plaza zabaldu zen iraultza, mugak zeharkatuz. Baina indarkeriak demokraziak baino azkarrago egin du aurrera. Udaberri Arabiarrak eremu antzu bihurtu dira. Zein da herrialde horien gaur egungo argazkia? Zein testuingurutan piztu ziren iraultzak? Zer gertatu zen aldi berean eta eremu berean bata bestearen ondoren kateatzeko? Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak liburua galdera horiei erantzutera dator, eta, bide batez, eremu zabal bezain liluragarri eta konplexu horretan dagoen egoerari erreparatzera, gatazken muinak eta ertzak azaltzera, geopolitikoak eta geografikoak. Bidaia hori zonaldea bertatik bertara ezagutzen duten hiru kazetariren eskutik egingo dugu: Mikel Ayestaran, Ane Irazabal eta Karlos Zurutuza. Ekialde Hurbileko maparen erradiografia mamitsua osatu eta marraztu dute.
2018ko uztailaren 16an elkar liburu-dendek liburu elektronikoak saltzeari utziko diote, eta abuztuaren 6a izango da bakoitzaren txokotik deskargatzeko azken eguna

elkar Taldea aitzindari izan da liburu elektronikoaren inguruan, bai argitaletxean liburu elektronikoak sortuz, eta baita elkar liburu-dendetan liburu elektronikoak saltzerako garaian ere.


Ibilbide luzea egin dugu, eta hausnarketa luze baten ondorio bezala liburu elektronikoak saltzeari uzteko garaia iritsi da guretzako. Merkatuaren aldaketek, jokalari berri eta handien agertzeak eta pirateriak ezinbesteko erabakia hartzera bultzatu gaitu. Hori dela eta, 2018ko uztailaren 16an liburu elektronikoak saltzeari utziko diogula jakinarazi nahi dizugu, eta abuztuaren 6a izango da zure txokotik liburu elektronikoak deskargatzeko azken eguna.


Aldaketak onerako direla uste dugu, eta honek gure liburu-dendetako eskaintza, bezero arreta eta etorkizuna lantzeko indar gehiago utziko digula ziur gaude. Azken finean, gure oinarriak gehiago sendotzeko.


Informazio gehiago: http://elkarlibbuk.elkar.eus/

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • Hapiick puntuetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Portuetxe 88, 20.018 Donostia).
© 1998-2018 elkar liburu denda
X