ekialdeko mamuak
- Egilea: Jon Arretxe
- ISBN: 978-84-8331-920-8
- EAN: 9788483319208
- Argitaletxea: ELKAR
- Bilduma: EUSKAL LITERATURA
- Hizkuntza: Euskara
- Orri kopurua: 184
- Neurria: 215x140x14
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Sinopsia
New Yorkeko Dorre Bikien erasoaren ostean iritsi da bidaiaria Istanbulera, handik Teheranera joateko asmoz, Turkia eta Iran bizikletaz zeharkaturik, 2500 kilometroko txangoan. Aspaldidanik zeukan gogoan bidaia hori egitea, baina beldur da orain, Ekialde Hurbilean ibiltzeko sasoi egokia ote den, nola hartuko ote duten mendebaldar bakarti bat amerikarrak Afganistan bonbardatzen ari diren bitartean.
Mamuak uxatu ezinda ekin dio ibiltari, baina buruan hartuta bere begiz ikusi behar dutela gauzak, aurrez aurre ezagutu jendea. Aurrera egin ahala, berriz zabalik topatuko ditu urrundik begira itxirik ziruditen ateak; horrela ezagutuko ditu hainbat lagun, haiekin tea hartu, mintzatu, haien amets eta kezkak aditu, haien bihotzean berri jakin...
Aski ezaguna da Istanbul; ezezagunagoa Turkiako barnealdea eta Kurdistan menditsua; misterioz jantzia ageri zaigu Irango gizartea, eta sekreturik gordeena da bertako emakumeen bizimodua: gero eta mundu ezkutuagoak erakutsiko dizkigu horrela Jon Arretxek, sentiberatasunez eta hitz erdikako sujerentziaz, irakurleok ere amets egin dezagun, eta irudimenaren bitartez lurralde haietara bidaiatu.
Bilduma bereko produktuak
elkar txartela 17,58 €