- Egilea: Kirmen Uribe
- ISBN: 978-84-92468-92-8
- EAN: 9788492468928
- Argitaletxea: SUSA
- Bilduma: NARRATIBA
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2016
- Formatua: RUSTIKA
- Orri kopurua: 344
- Neurria: 215x135x24
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Elkarrekin esnatzeko ordua, Kimen Uribe: Egiazko pertsonaiek eta gertakariek bilbatzen dute Kirmen Uriberen hirugarren eleberriko kontakizuna: Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren askatasun egarria eta erresistentzia bipila. Gerra galdua zelarik Euskal Herrian, Karmele erizain ondarrutarrak eta Txomin musikari bilbotarrak Eresoinka taldean ezagutu zuten elkar, Paristik gertu, Belloy jauregian; eta han topo egin zuten aspaldiko lagun batzuek ere, Antonio Gezala margolariak eta Manu Sota idazleak. Alemaniarrek Frantzia okupatu baino lehen Letamendi-Urresti senar-emazteek ihes egin zuten Caracasera, baina Agirre lehendakariaren agindu batek atzera bueltan ekarri zituen Bilbora 1943an, zerbitzu sekretuetan faxismoaren aurka borrokatzera. Familia baten bizipenak jasoz, ametsen eta ezintasunen kronika nobelatua duzu hau, XX. mendeko gure historiaren atal berezi bat.