errautsen distira
- Egilea: Xabier Mendiguren Elizegi
- ISBN: 978-84-8331-848-5
- EAN: 9788483318485
- Argitaletxea: ELKAR
- Bilduma: EUSKAL LITERATURA
- Hizkuntza: Euskara
- Orri kopurua: 152
- Neurria: 215x140x11
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Sinopsia
Gure herriko historia petralarekin korapilatzen diren lau istorio idatzi ditu Xabier Mendigurenek, ipuin lizearen eta nobela laburraren artean dauden lau kontakizun indartsu, ongi josi eta mamitsu.
Neska kazetari batek ligatzeko asmotan joko du ondoko herrira, baina gerrako pasadizo bat konturako dion alarguna topatuko du bertan. Komentu ilun batean, fraide espainolisten eta abertzaleen artean aspaldi gertaturiko misterio eta heriotzak argitu nahian hasiko da ahaide urrun bat. Lagun baten aitona gudariekiko mirespenak eta neska baten maitasunak Nikaraguako iraultzara eraman zuten gazte bat, baina handik itzultzean ohartuko da nola aldatzen diren gauzak, kamarada. 36ko gerratatik ETAren su-etena bitartean, Francoren kontrako erresistentziatik eta trantsizio nahasitik pasata, bere bizitzako nahi eta ezinak gogoratuko ditu Banco de Vasconiako enplegatu txapelak, Iruñeatik jaioterrirako bidaian...
Errautsen disdira da antzinako borroketatik geratzen den ia bakarra, baina haren argi ahulak berotu ditzake oraindik ere gure bihotzak, literatura bihurtuta.
Bilduma bereko produktuak
elkar txartela 12,35 €
elkar txartela 12,83 €
elkar txartela 17,58 €