elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Liburuak  »  euskal gaia  »  euskal antropologia
euskal artzainak = bergers basques - Severine Dabadie / Christiane Etchezaharreta
euskal artzainak = bergers basques
  • ISBN: 978-84-9027-657-0
  • EAN: 9788490276570
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Bilduma: ONDAREA
  • Hizkuntza: Euskara/Frantsesa
  • Edizio urtea: 2016
  • Formatua: AZAL GOGORRA
  • Orri kopurua: 224
  • Neurria: 245x260x22

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

45,00 €

elkar txartela 42,75 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia

Euskal artzainak = Bergers Basques, Severine Dabadie, Christiane Etchezarreta: iragan direlarik, Séverine Dabadie (argazkilari eta idazlea) eta Christiane Etchezaharreta (idazlea) saiatu dira euskal artzaintzaren egoera deskribatzen. Zenbait hilabetez, euskal mendietan barna ibili dira, mundu, adin eta jatorri guzietako artzainak ezagutzera; gizonak, emazteak, adinekoak, gazteak, artzain soilak, artzain familietako artzainak, Euskal Herritik kanpoko soldatapeko artzainak, Iratiko artalde zaluak zaintzen dituztenak, lanbidea tradizioz egiten dutenak, baita artzain antropologo bat ere. Osatzen duten mundua ez da batere, hurbiltzekorik ere, homogeneoa. Denek eman diete denbora, beren zaletasuna eta mendiaren maitasuna partekatzeko eta beren lekukotasunaren emateko. Eskerrik beroenak guziei. Artzaintza ez da bat, artzaintza anitz dira. Mundu hori ezin aberatsagoa da. Noiz iraganera, noiz gerora begiratzera behartzen gaitu.
Artzaintzak ez du gehiago zerikusirik postaletan ikusarazi nahi diguten irudi perfektuarekin. Aldatzen ari den eta modernotasunaren eta tradizioaren artean dantzan dabilen mundua da. Garaiak aldatu dira, eta haiekin artzaintza. Baina bada berri on bat! Lana batzuetan zaila izanik ere, artzainek egokitzen jakin dute. Milurteko tradizioa baliatu dute XXI. mendean sartzeko, jakintza horren eta bizimolde horien iraunarazteko gogo finkoarekin, kontsumitzaileei produktu onenak eskaintzeko nahikeriarekin, eta batez ere, mendia biziarazteko borondatearekin.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X