elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Liburuak  »  literatura  »  gaur egungo literatura  »  gaur egungo literatura
euskararen aldeko borrokan - Txillardegi
euskararen aldeko borrokan
  • ISBN: 978-84-9783-152-9
  • EAN: 9788497831529
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Bilduma: EZTABAIDA
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2004
  • Orri kopurua: 264
  • Neurria: 240x170x20

1-3 astean

23,00 €

elkar txartela 21,85 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia

Euskararen aldeko ianean eta borrokan eman du Txillardegik bere bizitzarik gehiena, bai maila praktikoan erakunde euskaltzaleak antolatuz, euskaldun epelen kontzientziak astinduz, hizkuntzaren aldeko mila ekintza eta protestatan parte hartuz, bai teorikoan, euskara sakonki ikertuz eta landuz, artikulu, saiakera eta literatur lanen bitartez. Ikerketa-esparru horretan egindako lanen aukeraketa eta bilduma moduko bat da, hain zuzen ere, esku artean duzun liburu hau: Euskararen aldeko borrokan.

Aspaldiko usadio batek bereizi izan ditu euskalaritza (hizkuntzaren aztertze-jarduna) eta euskalgintza (erabilera zabaidu eta bultzatzekoa); Txillardegirengan, ordea, elkarrekin joan dira beti: euskaltzaletasunak eraman du ikerketa zientifikoral eta ikertze hau erabilgarri bihurtu du gero hizkuntzaren momentuko beharrei erantzuteko. Horregatik liburuaren azpititulua: "Euskalgintza eta euskalaritzako idazlan hautatuak, 1956-1983".

Garbizalekeriaren kontrako aldarrikapen argi bezain ozen batekin hasten da bilduma, euskara ikasi berria zuen gazte hark nolako ikusmen zorrotza zuen garbi erakutsiz; zorroztasun berberarekin ahalegindu zen hurrengo urteetan Euskaltzaindiak euskara batuaren bidea har zezan, eta horren frogagarri ditugu hemengo zenbait artikulu, besteak beste 1964ko Baionako Biltzarraren erabakiak jakinarazten dituena. Hizkuntzak pentsaerarekin, herri-sentimenduarekin, estatuarekin dituen harremanak aztertu zituen beranduagoko sorta batean, baita atzerriko zenbait hizkuntza pizkunderen analisia egin ere, soziolinguistikaren oinarri moduko bat jarriz zientzia hau gure artean guztiz ezezaguna zen garaian.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2025 elkar liburu denda
X