elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Liburuak  »  literatura  »  gaur egungo literatura  »  gaur egungo literatura
festa aldameneko gelan - Mariasun Landa
festa aldameneko gelan
  • ISBN: 978-84-9746-404-8
  • EAN: 9788497464048
  • Argitaletxea: EREIN
  • Bilduma: BAKANAK
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2007

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

16,50 €

elkar txartela 15,68 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia
Hiri bat: Paris, 1968ko udazkena, oraindik geratzen dira galtzada-harrien pean aurreko maiatzean sumatutako hondartzaren bila saiatzen diren estudianteak. Paris, hainbat espainiar etorkin, iheslari antifrankista eta frankismoko iluntasunetik eta gristasunetik ihesi joandako beste hainbat gazteren harrera-hiri. Protagonista: independentzia pertsonalaren bila doan euskal neska gazte batek bere lan, bizikizun eta maitasun ibilbidea kontatzen du, Parisen ematen duen lehen ikasturtean. Kolore guztietako pertsonaiak, pasadizoak eta gorabehera gazi-gozoak, umore puntu batez tratatuak azken finean, bizitzara irekitzen den gazte baten kronika sentimentala. Festa bat: Parisko bizitza idealizatua, hainbat promes, amestutako esperientzia eta emozio biltzen dituena literaturak eta zinemak mito bihurtutako festa, sekulatan heltzen ez dena edota, beti, aldameneko gelan bakarrik gauzatzen dena. Kontakizun autobiografiko honetan, Mariasun Landaren zintzotasunak hunkitzerainoko zirrara eragiten digu, bizitzeko pasioa kutsatzen digu eta hasieratik bukaeraraino katigatzen gaitu, eleberri onaren maisutasun narratiboak eramanda.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X