- Egilea: Joxe Azurmendi (ed. )
- ISBN: 978-84-95234-43-8
- EAN: 9788495234438
- Argitaletxea: JAKIN
- Bilduma: IRAKURGAIAK
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2011
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
2010eko irailaren 27tik urriaren 5era Ontologiako IX. Kongresu Internazionala egin zen Donostian eta Bartzelonan, UPV/Euskal Herriko Unibertsitateak eta Universitat Autònoma de Barcelonak antolatua. KOngresuko sailetako bati "Parmenides: pentsatze filosofiko eta pentsatze poetikoaren erroa" zeritzon, eta horren barruan gauzatu zen euskarazko atala, "Parmeniada" azpitituluarekin.
Atal horretako ekarpenak aurkezten dizkiogu liburu honetan irakurleari, hots, Joxe Azurmendiren hitzaldia eta mahai-inguruaren emariak: Juan Kruz Igerabideren poema (Jose Inazio Lasaren amaierako oharrekin) eta Javier Aguirre, Juan Ramon Makuso eta Felipe Juaristiren testuak. Kongresutik kanpoko bi idazki gehiago erantsi ditugu, Maider Etxaniz eta Joxe Azurmendirenak.