
- Egilea: Ander Odriozola Argoitia
- ISBN: 978-84-9027-604-4
- EAN: 9788490276044
- Argitaletxea: ELKAR
- Bilduma: ATEKO BANDAN
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2016
- Formatua: RUSTIKA
- Orri kopurua: 152
- Neurria: 205x135x14
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Freeport, Ander Odriozola Argoitia: Detektibe koxkor bat da Joanes, adar eta gona kontu ziztrinekin nola hala moldatzen dena bizirik irauteko. Halako batean, ordea, Ondarroako portura argazki konprometigarri batzuk saltzera joan, eta tiro batez hilik topatzen du bere bezeroa.
Hainbat hari dituen mataza batean nahasturik aurkituko da ikerlaria: hildakoaren alargun pertxenta eta bazkide potoloa kontrabando-negozio ilunen koaderno batengatik borrokan dabiltza; poliziak ez dauka susmagarri argirik eta Joanesen atzetik doaz; eta horiez gain, atzetik dabilkio kasinoko morroi bat ere, aitaren zor zaharrak kobratzeko asmoz.