elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Liburuak  »  literatura  »  erdal literatura  »  zientzia fikzioa - fantasia
Gau Ilunekoak - J. Sarrionandia Uribelarrea
Gau Ilunekoak
  • ISBN: 978-84-9783-640-1
  • EAN: 9788497836401
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Bilduma: BATZUK
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2008
  • Neurria: 205x140x5

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

13,60 €

elkar txartela 12,92 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

DOAN Hapiick puntuetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia
Aspaldiko partez, liburu berri bat dakarkigu Joseba Sarrionandiak, sailkapen errazik ez daukan literatur lan guztiz berezia, Maite Gurrutxaga ilustratzailearen marrazkiz horniturik aurkezten dena. Fikziozko lana da Gau ilunekoak. Ipuin bat, hitzaren zentzu guztietan. Narrazio fantastiko moduan irakur liteke, besterik gabe; haurrentzako kontakizun entretenigarri eta jostalaria ere izan liteke, hala hartu nahi izanez gero; alegoria filosofikotzat ere har liteke, interpretazio asko izan ditzakeena, hainbat alorretara zabalik: erlijiosoa, politikoa... Zer kontatzen du ipuinak? Izaki berezi bat daukagu hasieran, Baionako portuan ezkutaturik agertu dena; berak dioenez, beste planeta batetik datorrena, baina agintarien ustez immigrante ilegala, beharbada espioia... Epailearen aurrera eramanda, nondik datorren kontatuko du dena delako horrek, eta hor ezagutuko dugu beti ilunpean bizi den planetaren historia, urruneko izarren zain beti, baina izar horien argia hurbiltzen delarik uste ez bezalako arazoak biziko dituena... Esandako irakurketa-aniztasun hori dugu lanaren ezaugarrietako bat, beste batzuen artean: idazkera argia, prosa malgua, irudi ederrak, iradokizunerako ahala... Zer pentsatua ematen duen idazlana, eta aldi berean lilurarako bidea piztu dezakeena.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • Hapiick puntuetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Portuetxe 88, 20.018 Donostia).
© 1998-2020 elkar liburu denda
X