elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Liburuak  »  euskal gaia  »  euskal herriko historia  »  euskal herri osoko historia
Gau Lana - Kontrabandoa Bidasoa Aldean - Rosa Arburua
Gau Lana - Kontrabandoa Bidasoa Aldean
  • ISBN: 978-84-9868-335-6
  • EAN: 9788498683356
  • Argitaletxea: ALBERDANIA S.L.
  • Bilduma: SAIAKERA
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2011

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

21,50 €

elkar txartela 20,43 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

DOAN Hapiick puntuetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia

Euskal Herria lurralde txikia izanik, geografikoki eta ekonomikoki guztiz estrategikoa izan da. Horregatik, sarritan gertatu da banaturik mugak ezarrita. Jada, erromatarrek beren Inperioaren garaian, administratiboki bi eremutan banatu zuten Euskal Herria. 1659an sinatu zen Pirinioetako Bakea eta orduan ezarri zen, besteak beste, Espainia eta Frantzia arteko muga geografikoa.
Bestalde, dirua lortzeko, agintariek beti jarri izan dizkiote zergak merkataritzari. Hala, esate baterako, XIII. mendean zehar Nafarroatik atzerrirantz ateratzen ziren produktuak Tolosa Donostia-Baiona edo Belate-Bidasoa-Hondarribia bideari ekiten zioten. Bide horietan aduanak zeuden, eta zergak ordaindu behar izaten ziren bertatik pasatzen zen merkataritza legala izango bazen.
Mendez mende gainditu izan dira, ordea, muga horiek aduanak saihestuz Euskal Herrian. Debekatuta zeuden produktuak alde batetik bestera pasaz edota zergak ordaindu gabe, euskaldunentzat kontrabandoa errekurtso ekonomikoa bihurtu zen. Kontrabandoaren fenomenoa oso zabaldua egon da Euskal Herrian eta fenomeno horren inguruan era askotako egoerak sortu dira, gizon-emakume askoren parte hartzearekin. Rosa Arburuak bi zati nagusi osatu ditu. Lehenean, alderdi historikoa ikertu du; bigarrenean, protagonisten lekukotasunak bilduz abentura humanoaren erreportaje literarioa osatu du.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • Hapiick puntuetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Portuetxe 88, 20.018 Donostia).
© 1998-2020 elkar liburu denda
X