elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Liburuak  »  euskal gaia  »  euskal herriko soziologia eta politika
gernikako arbolaren biografia - euskal herriko ereserkia - Jose Mari Esparza Zabalegi
gernikako arbolaren biografia - euskal herriko ereserkia
  • ISBN: 978-84-18252-41-9
  • EAN: 9788418252419
  • Argitaletxea: TXALAPARTA
  • Bilduma: ORREAGA
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2020
  • Formatua: RUSTIKA
  • Orri kopurua: 248
  • Neurria: 215x135x14

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

18,00 €

elkar txartela 17,10 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia

Gernikako arbola da bedeinkatua / euskaldunon artean guztiz maitatua. Mende eta erdiz, gure herrialde osoan kantatu da “Euskal Herriko ereserki nazionala”. Halaxe deitu zion Iturralde Suitek, bertzeak bertze. Jose Mari Esparzak idazlan honetan agerian utzi duenez, mota guzietako jendeak, ideologia guzietakoak, abestu izan du Ebrotik Aturrira, kultura, gizarte eta politikako mota guzietako adierazpenetan.

Eman ta zabal ezazu munduan fruitua. Musika sorlan handietan gertatzen den bezala, Iparragirrek kantatu zuen lehen alditik, zortziko honek berezko bizia hartu zuen, eta Euskal Herriaren askatasunen ereserki bilakatu. Mugak gainditu zituen, gure historian euskaraz gehien zabaldu den testua eta gehien jo eta komentatu den euskal musika izateraino. Idazlan honek Baskonian, euskal diasporan zein literatura unibertsalean gure ereserkiak izan duen ibilbide oparoa erakutsi nahi du.

Adoratzen zaitugu arbola santua. Europar iraultzaileen Askatasun Zuhaitzetatik edanez, 1848ko Pariseko barrikadetan ondu zen; Iparragirre haren egilea jendearen gogoa pizteagatik jazarri zuten, eta boluntario karlista zaharrek beren ereserki bihurtu. Hargatik, liberalek bere egin zuten luze gabe, baita ezkertiarrek geroago eta, azkenik, indenpendentistek ere. Isuri zen odolak aldarrikapenaren epikaz jantzi zuen, eta Gernikaren bonbardaketak sistema totalitarioen kontrako sinbolotzat kontsakratu zuen. Ereserki nazional guti harrotu daitezke munduan horren biografia duin eta zirraragarria izateaz.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X