elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Liburuak  »  literatura  »  gaur egungo literatura  »  gaur egungo poesia
gertakarien urtzea (joseba jaka v. literatur bekako sariduna) - Luis Garde Iriarte
gertakarien urtzea (joseba jaka v. literatur bekako sariduna)
  • ISBN: 978-84-9868-023-2
  • EAN: 9788498680232
  • Argitaletxea: EUSKALGINTZA ELKARLANEAN FUND.
  • Bilduma: POESIA
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2008

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

14,00 €

elkar txartela 13,30 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia
“Ez dago behatutakoa aldatzen ez duen behaketarik”. “Gertakariak ez dira gertatzen denboran, gertakariek denbora sortzen dute irauteko, denboran jarraitzeko”. Jorge Wagensberg-en bi esaldi horietan dago Gertakarien urtzea honen abiapuntua eta mamia. Izan ere, poetaren jardueraren gakoa inguruko gauzak edo gertakariak behatzean (ikustean, aditzean, ukitzean, usaintzean, dastatzean) datza, ariketa horretatik bere interpretazioa sortzeko, bere ahots propioarekin. Gaurko zientziak berak onartzen duenez, begirada zientifikoak errealitatea zertxobait aldatzen badu, begirada poetikoak guztiz aldatzen ditu “gertakariak”, nahitaez, behatze ariketa horretan. Inguruko gertakarien urtze hori begirada sortzailearen emaitza da. Hurrengo urratsa birziklatzearena da: poema bat idaztean, finean, gure bizipenak, oroipenak, sentsazioak, ideiak, sentimenduak, irakurketak… birziklatzen ditugu. Poesia edonon aurki daiteke (“ez dut aurkitu zutaz edo nitaz solastatzen ez den berririk”). Egunkari baten berrietan, igandeko gehigarriaren ataletan. Haren tintak hatz-mamiak zikintzen dizkigu, egunaren argiak edo belztasunak betsareak inprimatzen dizkigun bezala: ez dago idazteko bertze modurik. Memorian erdi urperatuan dugun poema zahar bat berriz oroitzean ere bertze poema bat idazten dugu.  

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2023 elkar liburu denda
X