elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Globalizazioak Eta Erdi Aro Berria (miguel De Unamuno Xvi Saria) - Joseba Gabilondo
Globalizazioak Eta Erdi Aro Berria (miguel De Unamuno Xvi Saria)
  • ISBN: 978-84-9109-152-3
  • EAN: 9788491091523
  • Argitaletxea: EREIN
  • Bilduma: SAIOPAPERAK PENTSAMENDUA
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2016
  • Formatua: RUSTIKA
  • Orri kopurua: 240
  • Neurria: 225x140x15

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

16,00 €

elkar txartela 15,20 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

DOAN Hapiick puntuetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia
Neoliberalismoaren aurkako borrokan ezkerrak azken urteotan izan dituen porrotak abiapuntu bezala hartuz, liburu honek beste bide, alternatiba eta pentsakera desberdinak esploratzen ditu, zentzurik zabalenean, impasse ezkertiar horretatik ateratzeko. Hiru hipotesi elkar lotzen ditu horretarako saio honek. Lehenik, ez dagoela globalizazio bakar bat, baizik eta globalizazioak daudela, lekuan lekuko globalizazio anitzak, eta bertatik globalizazioa esplikatzeko zailtasunak. Bigarrenik, globalizazioak historikoki esplikatzeko biderik egokiena Erdi Arora jotzea dela, bertan bi momentu bereziz: lehena, inperio erromatarraren erortzeak sortu zuen momentu barbaro eta anitza, eta, bigarrena, geroago feudalismo aristokratiko eta elitistari leku egin ziona: egun, bi Erdi Aro horien atean geundeke eta geroaldi gertuan erabakiko da bietatik zeinek indar hartuko duen. Hirugarrenik eta azkenik, geroa ezin dugula era bateratu batean pentsatu, Hegelengandik Fukuyamarengana egin den bezala, ez baitago unibertsaltasunik geroan; ondorioz, Iraultzaren kontzeptua (Marx) edota politika bakarraren ideia (Nazio Batuak, Gobernu globala¬Ö) abandonatu behar ditugu, eta aristokrazia feudalaren eta heterogeneotasun barbaroaren arteko talkan sortuko den historia eta politika futuroa garatu eta pentsatu behar ditugu, bateratze edo unibertsalizazio proiektu oro abandonatuz. Liburuak horretarako, sexua, desira, filosofia, sukaldaritza, EBeko krisia, populismoa, blockbuster filmak, Lenin, ekologiaren ezintasuna, eliteen ideologiaren arrakasta, salbuespen estatua, errealitate showak, konfuzionismo kapitalista, kontsumoaren dinamika eta ezkontza homosexualak aztertzen ditu, besteren artean, beti ere oin bat Euskal Herrian.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • Hapiick puntuetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Portuetxe 88, 20.018 Donostia).
© 1998-2019 elkar liburu denda
X