elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Liburuak  »  haur eta gazte literatura  »  haur eta gazte literatura  »  haur eta gazte literatura 10-12 urte
haltzaren muinoa - Anjel Lertxundi Esnal / Antton Olariaga (il. )
haltzaren muinoa

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

14,50 €

elkar txartela 13,78 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia

Haltzaren muinoa, Anjel Lertxundi, Antton Olariaga: Kanta zahar ederrak “haltzak ez du bihotzik” esan zuenetik, nola-halako fama izan du beti gure artean delako zuhaitzak. Orain, berriz, arbola haren ohorea berreskuratzeko bezala, “Haltzaren muinoa” idatzi du Anjel Lertxundik.

Argumentua sinplea da: arbola bera mintzo zaigu, bera bizi den muinotik ikusten eta entzuten dituenak kontatuz, landa-ingurune bateko bizimodu lasai, gorabehera gutxikoa. Egun batean, baina, uholde izugarri batek errotik aterako du zuhaitza, eta ibaian behera eraman. Urak, bere herioan, beste hainbat gauzaki eta izaki daramatza, eta haltzak, larriturik eta izuturik, horren guztiaren berri ematen digu, itsasora bidean doazela. Haltzaren ibilerak zertan amaitzen diren eta istorioa nola bururatzen den jakiteko, berriz, liburua irakurtzea duzu onena.

Gure letren maisu handia den Anjel Lertxundik liburu itxuraz xume baina izatez mamitsua eskaintzen digu, hainbat perla ederrez beterikoa, eta hori guztia janzteko, Antton Olariagaren marrazkien laguntza paregabea izan du.

 

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2025 elkar liburu denda
X