
hamabost zauri
- Egilea: Karmele Jaio
- ISBN: 978-84-9783-168-0
- EAN: 9788497831680
- Argitaletxea: ELKAR
- Bilduma: EUSKAL LITERATURA
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2004
- Neurria: 215x140x10
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Sinopsia
Hamabost zauri: senarrak utzi duen emaztea, edo ezkontzaz kanpoko abentura duena, edo erantzunik ez daukan maitasun antzua... gizon-emakumeen arteko hartu-eman beti korapilatsuetan oinarritu da Karmele Jaio bere lehenengo liburu eder eta tarteka mingarri hau idazteko.
Binakako bakardadea, komunikazio-inkomunikazio arazoak, desiraren eta errealitatearen arteko amildegia... gai horietatik abiatu eta elikatzen dira hamabost istorio hauek. Hasperen baten atzean egon daitezkeen pentsamenduak hitzen bitartez irudikatuz, burutik pasatu baina esan gabe geratzen diren esaldiak azaleratuz.
Giza harremanen eremu labainkorrean eroso baina tentuz mugitzen daki egileak, pertsonen barrunbe ezkutuetan arakatzeko, gure nahi eta ezinak begirada zoli bezain delikatuarekin agertzeko.
Ahots berri bat ateratzen da hemen euskal narratibaren plazara. Talentua, nortasuna eta sentiberatasuna erakusten dituen ahotsa, irakurleen buru-bihotzak inarrosten jakingo duena.
Bilduma bereko produktuak
elkar txartela 19,48 €
Produktu hau interesatzen bazaizu, ziurrenik beste hauek ere bai