elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

hautsa eta maitemina - Joan Mari Irigoien
hautsa eta maitemina
  • ISBN: 978-84-8331-395-4
  • EAN: 9788483313954
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Bilduma: EUSKAL LITERATURA
  • Hizkuntza: Euskara
  • Orri kopurua: 208
  • Neurria: 210x125x16
  • Argitaratze data: 1998-12-03

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

19,20 €

elkar txartela 18,24 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia
Hirugarren poema-liburua kaleratu du Irigoienek, urte batzuetan arlo hori alde batera utzi eta narratiba landu ondoren. Poesiara itzultzea beti da literaturaren funtsezko kontzeptuetara itzultze bat, eta hori nabarmen ageri da bilduma honetan. Poema esentzialak idatzi ditu Irigoienek, oso hitz gutxikoak, alferrikako apainduretatik ihes egin nahian. Isiltasunaren tentazioa handia da poetarentzat, zarataz eta ele-zaborraz inguraturik gauden honetan batik bat, baina kontraesana bizi du horretan, isiltasun osoa poemaren ukazioa izango bailitzateke. Bi parte nagusi ditu liburuak. Lehenak, “Gela isil-jantzien poemak”, hamar gai hartzen ditu (Hitza, Mortua, Oinazea, Maitemina, Itsasoa...) eta horien inguruko hainbat olerki bildu, labur bezain argiak, tximista bezala. Bigarren parteak (“Kiribilak”) antzeko gaiak jorratzen ditu, baina formaren aldetik bestelako proposamena dakarkigu: bertso-mota berri eta berezia landu du Irigoienek, “kiribila” deitu duena, 8 eta 12 silabako bost lerrokoa; musikaltasun handiko ahapaldia da, gaztelaniazko poesian San Juan de la Cruz eta Fray Luis de Leon-en oihartzunak dakarzkiguna eta euskal literaturan Orixerenak.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2026 elkar liburu denda
X