hezitopia
- Egilea: Nora Salbotx Alegria
- ISBN: 979-13-88215-18-6
- EAN: 9791388215186
- Argitaletxea: TXALAPARTA
- Bilduma: AMAIUR
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2026
- Formatua: RUSTIKA
- Orri kopurua: 196
- Neurria: 190x120
- Argitaratze data: 2026-09-01
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Sinopsia
Herri bat hezitzailea dena. Hezkuntza bera zaintza gisa hartzen duena, eta zaintzari adiera hezitzailea aitortzen diona. Hezkuntza-komunitatean ari diren eragile guztiak parte hartzera, gorputza jartzera, gonbidatzen dituena. Haurrak ez ezik, helduak ere heziko dituena. Euskaraz eta euskaratik eginen duena. Natura eta hark eman diezagukeen ezagutza aintzat hartuko dituena. Teknologiaren ezarpenari galga jarriko diona. Hezkuntza bat, funtsean, askeago jendarteratzeko balioko duena, eta, aldi berean, askapen kolektiboari ekarpena eginen diona. Jendarte bat, esan gabe doa, feminista, euskalduna, antikapitalista, ekologista izanen dena, finean, demokratikoa.
Halakoxea da Hezitopia, Nora Salbotx Alegriaren lan berriak biltzen duen alegiazko herria. Hezkuntzaren alorrean ibilbide luzekoa da egilea eta, hain justu, hezkuntzaren egungo ildo, hutsune eta akatsei ametsekin erantzuten die lan berritzaile honetan. Horixe delako, finean, Hezitopia: hezkuntzarako (eta jendarterako) utopien proposamen bat.

Bilduma bereko produktuak
elkar txartela 18,53 €
elkar txartela 19,00 €