elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Liburuak  »  haur eta gazte literatura  »  haur eta gazte literatura  »  haur eta gazte literatura 12-16 urte
hodeietan - Aitzol Lasa Oyarbide
hodeietan
  • ISBN: 978-84-92457-21-2
  • EAN: 9788492457212
  • Argitaletxea: ELHUYAR FUNDAZIOA
  • Bilduma: ZzL ELHUYAR
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2012

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

14,00 €

elkar txartela 13,30 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia

Hodeietan, Aitzol Lasa Oyarbide: CAF-Elhuyar sarien helburua da zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta narrazio-lanak bultzatzea, saritzea eta aitortzea.

2011ko sarietan Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak kategorian saria jasotako proiektuaren emaitza da eskuartean duzun lan hau. Kategoria honetako lanak gazteei zuzendutako narrazioak dira, euskaraz sortuak. Lan horietan, zientzia- eta teknologia-gaiek presentzia izan behar dute, ezinbestean, zeharka bada ere. Zientzia-narrazioen bitartez gazteak zientzia eta teknologiara modu atsegin eta erakargarrian hurbiltzea da sariketaren helburua.

Hodei Batxilergoko azken ikasturteko ikaslea da. Hodei gizajoa hodeietan dago beti. Despistatu hutsa da. Horretaz gainera, zientzietan ez da batere iaioa. Letretako Batxilergoa hautatu zuen, zientziak, eta batez ere matematika, ez dituelako ikusi ere egin nahi.Goiz batean, ezusteko enkontru bat izango du, norekin eta Estibalizekin. Hodeik nerabezaro guztian gustuko izan duen neska da Estibaliz. Eta aukera izango du Estibalizengana hurbildu eta harekin hitz egiteko. Une horretan, zirt edo zart egin beharko du.Bi zailtasuni egin beharko die aurre Hodeik. Lehenengo eta behin, Estibaliz bera baino nagusiagoa da. Hori gutxi ez, eta, gainera, Estibaliz zientzialari iaioa da.

Estibalizekin harremanetan hastearekin batera, Hodeik utzi egingo dio hain despistatua izateari…

Bilduma bereko produktuak

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X