
- Egilea: William Faulkner
- ISBN: 978-84-9027-721-8
- EAN: 9788490277218
- Argitaletxea: ELKAR
- Bilduma: URREZKO BIBLIOTEKA
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2017
- Formatua: RUSTIKA
- Orri kopurua: 384
- Neurria: 195x130x26
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Hotsa eta ardaila, William Faulkner: Compson familiaren gainbehera kontatzen zaigu eleberri honetan, AEBko Hegoalde tradizionalistaren endekapenaren sinboloa ere badena. Baina, horrez gain, kontatzearen beraren abentura zinezko bat dugu: gertakari bera lau bider eta beste hainbat lekukoren bidez kontatzen zaizkigu, ikuspegien ugaritasuna eta kronologiaren apurtzea nabarmentzen diren estilo baten bidez.
Itzultzaileak hitzaurrean dioen legez, “Hotsa eta ardaila irakurtzen hasten dena beiraduren argi printzek bakarrik argitutako katedral gotikoan sartzen den bisitaria bezala sentituko da. Lehen momentuan apenas ikusiko duen ezer. Baina, begiak ilunpe horretara ohitu arte irakurtzen segitzen badu, hasierako forma zirriborrotsuek gorputza eta kolorea hartuko dute eta, sari bezala, katedralak ezkuktuan gordetzen duen edertasun guztia zabalduko zaio begi aurrean”.