Liburuak
»
giza eta gizarte zientziak
»
giza eta gizarte zientziak
»
filosofia
»
filosofia - autoreak
ibai ahoak
- Egilea: Aritz Pardina
- ISBN: 978-84-126681-0-0
- EAN: 9788412668100
- Argitaletxea: BALEA ZURIA
- Bilduma: SAIAKERA
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2023
- Formatua: RUSTIKA
- Orri kopurua: 74
- Neurria: 195x160x3
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Sinopsia
Aritz Pardinaren estreinako liburua. Filosofian lizentziatua, bere formazioaren ajeak eta egunerokotasunak eragindako kezkak ekarri ditu orriotara. Aforismoen bidez, eta literatura eta filosofiaren arteko mugak jorratuz, hainbat kontzeptu eta ideiaren inguruko gogoetak eskaintzen dizkigu. Musikaria ere baden aldetik (gitarra-jotzaile gisa aritu da hainbat talderekin), musikaren eta lengoaiaren arteko loturak eta kontraesanak aztertu ditu liburuan. Musika aldarrikatzen du bizitzaren metafora boteretsuena bezala. Musika eta isiltasuna. Musika eta bizitzaren bilakaera. Haren aforismoetako batek dioen bezala: “Musika isiltasunaren eta soinuaren arteko dialektika da”. Dialektikan barneratzeko gonbita egiten digu egileak, azaleko pentsamendua eta zarataz betetakoa alboratuz. Galderak eginez, zalantzak plazaratuz, eta kontzeptuetan sakonduz. Gure gaurko mundua eta inguruan dauzkagun gailuak begi bistatik galdu gabe: “Telebistaren bitartez datuaren, abiaduraren eta egokitasunaren parametroetara mugatzen da gure hizkuntza”.
Bide batez, aforismoari berari buruzko gako batzuk eskaintzen dizkigu liburuaren amaieran. Bizi-jakinduriarekin, laburtasunarekin eta zorroztasunarekin lotzen du aforismoa. Eta alderaketa esanguratsua egiten du teknologia berrien eremura hurbilduz: “Edozein epai ez da aforismoa, hark funts filosofikoa baitu. Twitterren epai asko daude, milioika; aforismoak, aldiz, gutxi”.

Bilduma bereko produktuak
elkar txartela 15,20 €
elkar txartela 19,00 €