ibon sarasola, gorazarre - homenatge, homenaje
- Egilea: Beatriz Fernandez (ed. ) / Pello Salaburu (ed. )
- ISBN: 978-84-9082-097-1
- EAN: 9788490820971
- Argitaletxea: EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2015
- Formatua: RUSTIKA
- Orri kopurua: 698
- Neurria: 240x170x42
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Sinopsia
Handia da, zentzurik onenean gainera, Ibon Sarasolaren itzal akademikoa: azkeneko hamarkadetan, alde batera edo bestera, euskararen ikerketaz arduratu garen guztiok jo behar izan dugu EHUko ikertzaileak argitaratu dituen lanak behin eta berriz ikustera eta kontsultatzera. Ongi dakigunez, erraldoia da Ibonek bere bizitzan zehar egin duen lana. Erraldoia, berezia eta ordu askoren emaitza. Lexikografo gisa ezagutzen du batez ere jendeak, lan oparoa egin baitu arlo horretan: Euskaltzaindiarekin aritu da urte luzeetan, erakundearen buru Villasante zela lehenik, eta Haritxelar geroago. Urte haietan etengabe egin zuen lan bere etxean eta Bartzelonako Unibertsitatean. Handik Euskal Herrira itzuli zelarik EHUko Euskara Institutuan eskaini zitzaion abaroa, eta institutu horretan dihardu lanean gaur egun, denen zorionerako.