elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

joanes etxeberri andereñoaren erresidentzia - Pakita Arregi Goenaga
joanes etxeberri andereñoaren erresidentzia
  • ISBN: 978-84-7148-682-0
  • EAN: 9788471486820
  • Argitaletxea: TXERTOA
  • Bilduma: BEGIRA
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2022
  • Formatua: RUSTIKA
  • Orri kopurua: 176
  • Neurria: 240x170
  • Argitaratze data: 2022-10-07

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

18,10 €

elkar txartela 17,20 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia
1960ko hamarkadan, Francoren diktadura oraindik bere gordinean zegoen arren, Gerrak sortutako shocketik ateratzen hasi zen euskal gizartea, eta hori alor askotan islatu zen, tartean hezkuntzan. Ordura arte Elbira Zipitriak eta beste batzuek ibilitako bide estua nabarmen zabaldu zen ikastolen mugimenduaren bitartez. Ikastola aitzindari haiek irakasle euskaldunak behar zituzten, jakina, baina, gainera, behar bezala formatutakoak, Escuela Normal de Magisterion ikasitakoa ez baitzen inolaz ere egokia. Horrela sortu zen Joanes Etxeberri Andereñoen Erresidentzia. Zergatik Erresi-dentzia? Erresidentzia bat zelako, andereñogaiak elkarrekin bizi ziren bertan, baina, batez ere, agintari frankisten aurrean ahal zen gehiena disimulatu beharra zegoelako. Joanes Etxeberri Andereñoen Erresidentziak 1964-1965 ikasturtean hasi eta 1972- 1973an bukatu zen. Bitarte hartan, han eta hemen sortzen ari ziren ikastolak irakaslez hornitzeko bene-benetako harrobia izan zen. Liburu honetan, Pakita Arregik, Andereñoen Erresidentziako zuzendari izan zenak, damaigu ekimen haren berri: nortzuek sortu zuten Erresidentzia, zehatz-mehatz zertarako, nola, zer ibilbide egin zuen… baita nola eta zergatik itxi zen ere. Euskara batuaren inguruko eztabaida-garaia zen, gizartea sekularizatzen hasia zen, hezkuntza-eredu euskaldunak eta, gainera, diferenteak saiatzen zituzten urte haietan. Erresidentziarena historia “txiki” bat baino ez da, modu xume eta naturalean azalduta, harrokeriarik gabe, kontu-garbiketarik gabe. Historia txikia, bai, baina ikastolen historia handiaren pieza bat, eta, oro har, 1960ko hamarkada haren isla, euskal memorian gero eta lausoagoa den hamarkada garrantzitsu haren isla. Jasota utzi beharra zegoen.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2026 elkar liburu denda
X