elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Liburuak  »  literatura  »  gaur egungo literatura  »  gaur egungo poesia
kangaroo - Martin Etxeberria Garro
kangaroo
  • ISBN: 978-84-1360-240-0
  • EAN: 9788413602400
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Bilduma: ELKAR POESIA
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2023
  • Formatua: RUSTIKA
  • Orri kopurua: 92
  • Neurria: 210x140

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

14,00 €

elkar txartela 13,30 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia
Liburuaren sarreran egileak argitzen digun bezala, Cook kapitaina Australiara iritsi zenean, bere espedizioko botanikoak, jauzi handiak egiten zituen piztia seinalatuz, haren izenaz galdetu omen zien bertakoei, eta hauek “Kan ghu ru” erantzun. “Kangaroo” bataiatu eta hala ezagutzen dugu geroztik delako animalia hori, nahiz “Kan ghu ru” hitzek “Ez dizut ulertzen” esan nahi duten hangoen hizkuntzan. Pasadizoaren umorea gorabehera, zerbait esan nahi digu poesiaren izaera paradoxikoaz; izan ere, gauzen izendatze esentzial moduan ikusi ohi dugu poesia, tribuaren berbei beren esanahi jatorrizkoa emate bat, mundua eta bertako izaki guztiak birbataiatze moduko bat. Baina, aldi berean, ilunak egiten zaizkigu maiz poeten hitzak, erdizka ulertzen ditugu eta beste erdia asmatu, zuzen ala oker.
Egileak ere ez duela mundua ulertzen adierazi nahi digu nonbait, ezta bere burua ere, mundu horren ispilu hutsa den unetik. Eta beraz, Cook eta enparauen antzera, hitz asmatu eta okerrez bataiatzen dituela hau eta bestea, zehazki hori ez dela jakin arren.
Martin Etxeberria, bere poeta-ibilbide osoan, akrobataren soka gainean ibili da orekan, ohikotasunaren eta surrealismoaren artean. Eguneroko gertakariak hartu ohi ditu kantagai, baina misterio aire batez janzten ditu gero, bizitzari arruntetik duena kendu eta mirarizkotik duena azpimarratzeko bezala, bere ilunpetik erakargarri
zaiguna ospatzeko: sexua, alkohola, gaua…

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2025 elkar liburu denda
X