kirmen uribe: bizitza, fikzioa
- Egilea: Mari Jose Olaziregi Alustiza / Amaia Elizalde Estenaga
- ISBN: 978-84-1319-125-6
- EAN: 9788413191256
- Argitaletxea: EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
- Bilduma: MIKEL LABOA KATEDRA BILDUMA
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2020
- Formatua: RUSTIKA
- Orri kopurua: 208
- Neurria: 240x170x18
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Sinopsia
Esku artean duzuna Kirmen Uriberen obra literarioari buruzko ikerlanez osatutako liburua da. Helburua euskal idazlearen literaturak eragin dituen hausnarketak eta analisiak biltzea izan dugu, eta literatur genero desberdinetako lanak iruzkintzea. Kaleidoskopio baten antzera, ondarrutarraren unibertso literarioaren aurpegi eta ertz anitz jaso ditugu liburuan, haren obrak iradokitzen dituen kolore, egitura edo errealitate aberatsak. Uribek berak liburu honetako lehen atalean dioskun bezala, irakurlerik gabe ez dago libururik eta kritikarik gabe liburua hegoak moztuak dituen hegaztia da. Herri eta familia arrantzale batean jaiotako idazlea dugu Kirmen Uribe, Bizkaiko kostan, Ondarroan, hain zuzen, eta kresal usaina erraietan daramala esango genuke.
Bilduma bereko produktuak
elkar txartela 15,20 €
elkar txartela 20,90 €
elkar txartela 13,30 €