elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Liburuak  »  euskal gaia  »  euskal herriko soziologia eta politika
langraiz bisean bis - etaren disidentziarekin aurrez aurre - Humberto Unzueta Kareaga
langraiz bisean bis - etaren disidentziarekin aurrez aurre
  • ISBN: 978-84-9109-088-5
  • EAN: 9788491090885
  • Argitaletxea: EREIN
  • Bilduma: LEKUKO
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2016
  • Formatua: RUSTIKA
  • Orri kopurua: 300
  • Neurria: 240x170x16

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

20,50 €

elkar txartela 19,48 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia
“ETAtik irteteko ausartago behar da izan ETAn sartzeko baino”. “Aitortu beharko da gertatutakoak ez zuela gertatu behar, bidegabea izan dela”. Hauek dira irakurleak liburu honetan aurkituko dituen esaldietako batzuk. ETAko preso disidenteek esandakoak dira, eta beren iraganeko ekintzak kritikatuz argi uzten dute liburu honetan beren autokritika sakona dela, jabetzen direla biktimengan eta euskal gizartean eragin zuten minaz, eta garbi erakusten dute zer konplexua izan den militatu zuten talde armatuarekin haustea eta bake giroan gizartea eraikitzeko aukerari leihoak zabaltzea. Hogeita hamarren bat preso dira organizazio armatutik askatu eta indarkeria baztertu zutenak, gainera ETAren eta bereziki beren ekintzek eragin zuten min bidegabea aitortu eta biktimen erreparazioa onartu dute. Zutabe sendo hauen gainean eraikitako konpromiso pertsonalen dinamika honi deitu zaio “Langraiz bidea” eta beraren ondorioz, indarkeriaren bukaera prozesuan eredu edo erreferentzia bilakatu dira Euskadin. Erreferentzia izan dira, halaber, indarkeriazko aro luzean hondatutako elkarbizitza berreraikitzeko bidean. Espetxeratuta egotetik datozen zailtasunak begien bistakoak dira, eta beren urrats ausart horrek eragin zuen jazarpenak eta gizarte estigmatizazioak nabarmendu egin zuten kolektibo honek zeuzkan eragozpenak inkomunikazioaren burdin barrak hautsi eta gizartearen aurrean nork bere ahoz edo eskuz bere autokritika plazaratzeko, indarkeriarekin hausteko arrazoiak eta bideak adieraziz eta bake eta adiskidetze egoera berriarekiko konpromisoa azalduz. Liburu honek burdin barra horiek puskatu nahi ditu eta herriari erakutsi Langraizen azken aurreko geltokia izan zuten protagonisten aurpegia.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X