
- EAN: 4010168216300
- Argitaletxea: ELKAR JOKOAK
- Hizkuntza: Euskara
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Lehen fruitu-baratzea: Belea fruta-arbolara iristeko fruituak bildu behar dira! Txikiek taldean jolasten ikasi eta ongi pasatuko dute jolas kooperatibo dibertigarri honekin.
Jokoaren edukia
Bele bat
Fruituak gordetzeko saski bat
4 sagar berde
4 sagar gorri
4 udare hori
4 aran urdin
5 bide-karta
4 zuhaitz
Koloreak eta sinboloak dituen dado bat
Jokoaren deskribapena
Haurrek zuhaitzetako fruituak biltzen ahalegindu behar dute belea fruitu-baratzera heldu baino lehen.
Prestaketa
Jarri lau zuhaitzak mahaiaren erdian eta ipini fruituak dagokien zuhaitzaren gainean. Hartu bost bide-kartak, eta jarri zuhaitzen ondoan ilara bat osatuz, beheko irudian erakusten den bezala. Ipini belea bidearen lehenengo kartaren aurrean. Prest izan fruituak gordetzeko saskia eta dadoa.
Jokoaren arauak
Erlojuaren orratzen noranzkoan jokatuko duzue. Sagar bat jan duen azken pertsona hasiko da. Ados jartzea lortzen ez baduzue, jokalaririk gazteena hasiko da, dadoa botaz.
Zer ageri da dadoan?
• Kolore gorria, horia, berdea edo urdina
Hartu dadoan ageri den koloreko fruitu bat bere zuhaitzetik eta sartu saskian. Zuhaitzean fruiturik gelditzen ez bada, ez egin ezer. Eman dadoa hurrengo jokalariari.
• Fruitu-saskia
Hartu fruitu bat nahi duzun zuhaitzetik eta sartu saskian.
• Belea
Ai! Belea fruitu-baratzera hurbiltzen ari da! Hartu belea eta mugitu bidearen hurrengo kartara.
Orain hurrengo jokalariari dagokio dadoa botatzea.
Jokoaren bukaera
Belea fruitu-baratzera iritsi baino lehen fruitu guztiak biltzea lortzen baduzue,
jokalari guztiak izango zarete partidaren irabazleak, denak izan baitzarete bele tripontzia baino azkarragoak!
Aldiz, beleak bidearen azken karta igaro eta fruitu-baratzera iristea lortzen badu zuek oraindik fruitu guztiak bildu gabe dituzuela, denek galduko duzue lapur beltzaren aurkako partida.
Adina: +2 urte.