elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

lh 1 - kilimak 1 - koaderno jostagarria (6-7 urte) - Batzuk
lh 1 - kilimak 1 - koaderno jostagarria (6-7 urte)
  • ISBN: 978-84-18978-51-7
  • EAN: 9788418978517
  • Argitaletxea: IKASELKAR
  • Bilduma: KILIMAK - KOADERNO JOSTAGARRIAK
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2024
  • Formatua: RUSTIKA
  • Orri kopurua: 88
  • Neurria: 260x210

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

14,00 €

elkar txartela 13,30 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia
Kilimak 6-7 urte bitarteko haurrentzako jolasteko koaderno bat da, ikasturtean zehar landutako gaietan sakontzeko aukera eskaintzen duena: matematika, naturaren eta gizartearen zientziak, eta hizkuntza modu ludiko batean garatzeko balio dezake. Hori guztia euskara eta euskal testuingurua oinarri hartuta. Koadernoa sei ataletan banatuta dago, eta atal bakoitzak gai bat du ardatz. Hauek dira koaderno honetako sei gaiak: 1- Abordatzera! (Piratak) 2- Badator zirkua! (Zirkua) 3- Izaki magikoak (Mitologia) 4- Urtaroak 5- Gurpil gainean (Ibilgailuak) 6- Jolas-molas. Atal horietako bakoitzean misterioak argitu eta erronkak gainditu beharko ditu irakurleak, orrialdeetan aurkituko dituen pisten laguntzarekin. Tartean, euskaraz jolasteko esaerak, zotz egiteko formulak eta kantuak daude, hainbat eskulan egiteko, eta liburu gomendio batzuk, amaitzeko. Koadernoan zehar QR kodeen bitartez ikus-entzunezko euskarriak erantsi dira, ataletako informazioa osatzeko: abestiak, eskulanak egiteko jarraibideak eta abar aurkitu daitezke bertan. Misterioak argitzea lortuz gero, sariak aurkituko ditu irakurleak koadernoaren amaieran: mozteko eta margotzeko txantiloiak, eskulanak… Erantzunak ere koadernoaren amaieran daude.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2025 elkar liburu denda
X