elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Jolasak  »  jokoak  »  familia jokuak  »  + 3 urte  »  ikaskuntza
Lili Eder R: 301652 -
Lili Eder R: 301652
  • EAN: 4010168216324
  • Argitaletxea: ELKAR JOKOAK

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

8,00 €

elkar txartela 7,60 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

DOAN Hapiick puntuetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia

Lili eder: Zer dago munduan loreak baino politagorik? Lili Ederren ustez, ezer ez! Lili Ederrek izugarri maite du belardietan ibiltzea, tximeletei jarraitzea eta loreak biltzea. Politenak hartu eta belarri atzean jartzen ditu, edota koroa eta lepoko koloretsuak egiten ditu beretzat eta bere lagunentzat. Lagunduko diozu Lili Ederri loreak biltzen?

Jokoaren edukia
Lili Eder ardia
Belardi loreduna
24 lore
Dado bat

Jokoaren deskribapena
Loreak biltzeko prest? Ezer baino lehen, bota dadoa; lortzen duzun zenbakiak adieraziko dizu zenbat laukitxoz aurreratu behar duzun Lili Eder belardi loredunean. Lili Eder iritsi den laukitxoaren ondoan lore bat edo batzuk badaude, hartu zuretzat. Gero, eman buelta beste lore bati, eta jarri dagokion koloreko laukitxoaren ondoan. Partidaren bukaeran lore gehien bildu dituena izango da irabazlea.

 

Jokoaren prestaketa
Jarri belardi loreduna mahaiaren erdian eta ipini Lili Eder edozein laukitxotan. Nahastu loreak eta barreiatu belardiaren inguruan, behera begira eta elkarren artean tartetxo bat utzita. Ondoren, eman buelta bi loreri eta jarri gora begira dagokien koloreko laukitxoaren ondoan. Berdinak diren loreak bata bestearen gainean ipini behar dira. Prestatu dadoa.

 

Jokoaren arauak
Txandaka jokatuko duzue, erlojuaren orratzen noranzkoan. Lore-sorta bat bildu duen azken pertsona hasiko da jokatzen. Ados jartzea lortzen ez baduzue, gazteena hasiko da, dadoa botaz.

Zer dio dadoak?

• Puntu bat, bi edo hiru
Mugitu Lili Eder dadoak adierazitako laukitxo-kopuruaren arabera erlojuaren orratzen noranzkoan.

• Lili Eder
Eraman Lili Eder nahi duzun laukitxoraino.

Lili Eder iristen den laukitxoaren ondoan lore bat edo batzuk badaude, zuretzat hartu eta zure aurrean jar ditzakezu. Baina, laukitxo horren ondoan lorerik ez badago, zoritxarrekoa zu! Lorerik gabe geratu zara oraingoan!

Gero, eman buelta beste lore bati eta jarri gora begira, dagokion koloreko laukitxoaren ondoan. Ez baldin bada lorerik geratzen behera begira, ezin izango duzu belardi gainean lore gehiagorik jarri.

Ondoren, hurrengo jokalariari dagokio dadoa botatzea.

 

Jokoaren bukaera
Lore guztiak jokalarien eskuetan geratu direnean bukatuko da partida. Haur bakoitzak pila batean metatuko ditu bere loreak. Lore-dorrerik handiena duen jokalariak irabaziko du, eta lorez egindako garaipen-koroa zoragarri bat jasoko du Lili Ederren eskutik. Berdinketa gertatuz gero, irabazleak bat baino gehiago izango dira.

 

Lore-biltzaile eskarmentudunentzako aldaera
Dadoa bota ondoren, zuk erabaki dezakezu Lili Eder erlojuaren orratzen noranzkoan mugitu ala kontrako noranzkoan.

 

Adina: 3-6 urte

Produktu hau interesatzen bazaizu, ziurrenik beste hauek ere bai

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • Hapiick puntuetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Portuetxe 88, 20.018 Donostia).
© 1998-2019 elkar liburu denda
X