lurraren taupadak
- Egilea: Jon Arretxe / Cristina Fernandez (il. )
- ISBN: 978-84-1093-011-7
- EAN: 9788410930117
- Argitaletxea: EREIN
- Bilduma: PERZEBAL - PERTZEBAL
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2025
- Formatua: RUSTIKA
- Orri kopurua: 112
- Neurria: 205x130x5
- Argitaratze data: 2025-03-20
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Sinopsia
Elezaharrez, antzinako borrokez eta naturaren taupada geldiezinez inguratuta hazi da Aturi, aldi berean bizileku eta etsai izan daitekeen oihanean. Txikitatik, bere herriaren, mukaxien, jatorria azaltzen duten istorioak entzun ditu, eta ehizaren, biziraupenaren eta basoko espirituekiko errespetuaren sekretuak ikasi ditu. Baina bere patua gertaera tragiko batzuek markatuko dute: aitaren erailketak, katakanu beldurgarrien aurkako gerrak eta bere erresistentziaren mugara eramango duen erbesteratzeak. Prosa erakargarria eta erritmo bizia darabiltza Jon Arretxek, irakurlea iniziazio eta erresistentziako kontakizun epiko batean murgilarazteko tradizioa eta magia elkartzen ditu biziraupenaren aldeko borrokaren gordintasunarekin. Lurraren taupadak ez da abenturazko istorio bat huts-hutsik, lurrarekiko loturari, arbasoen memoriari eta patuaren bilaketari egindako kantua ere bada. Espainiako sari nazionalean finalista izan zen.
Bilduma bereko produktuak
elkar txartela 9,98 €





