elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

m ama* eme* ume* - Estitxu Fernandez / Erika Lagoma
m ama* eme* ume*
  • ISBN: 978-84-1360-196-0
  • EAN: 9788413601960
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Bilduma: LEKUKO
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2022
  • Formatua: RUSTIKA
  • Orri kopurua: 324
  • Neurria: 210x160x25

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

23,75 €

elkar txartela 22,56 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia
Haurdunaldia, erditzea, erdiondoa, umearen zaintza… tradizioz emakumeari egokitu zaizkion eginkizunak dira denak ere, batzuk biologiaren indarrez, beste batzuk gizartearen antolamenduaren erruz. Horrenbestez, ez da harritzekoa, feminismoak andrazkoen emantzipazioaren alde egiten duen borrokan, amatasunari destainaz edo gutxienez deserosotasunez begiratu izana, patriarkatuaren tresna bat delakoan, emakumeak betiko betebehar eta menpekotasunei loturik mantentzeko. Alabaina, amatasuna instituzio gisa emakumezkoen autonomiarako muga, haien garapenerako traba eta askatasunerako oztopo izanik ere, ezin da ukatu, era berean, haur bat mundura ekartzea, bere zailtasun, min eta neke guztiekin ere, esperientzia guztiz eder eta zirraragarria dela emakume askorentzat, edo hala izan litekeela eta izan beharko lukeela, behintzat, inguruak (gizarteak, komunitateak, legeek) lagunduz gero.
Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek feminismotik eta amatasunetik pentsatu eta gauzatu dute honako liburu hau, hamahiru lekukotasun jasoz, hamaika ama eta bi aitaren testigantza bana: bikotedunak eta bikotegabeak, heterosexualak eta homosexualak, amabakarrak, adoptatzaileak, ama ez izatea erabakitakoak… Askotarikoak dira esperientziak eta bizikizunak, ugariak iritziak eta desberdinak mundu-ikuskerak; guztiak ere aberasgarriak eta zer pentsatua ematen dutenak. Ama anitzek ikusiko dute beren burua islatuta haren edo honen kontaki-zunean, eta era berean sentituko dute beren ikuspegia edo eskarmentua falta dela, nork bere modura bizi izan duelako amatasuna. Horientzat de-nentzat, bai ama izan ez diren emakumeentzat (beren erabakiz edo ezinez) nahiz gaiarekin sentsibilizaturik sentitzen diren gizonezkoentzat da liburu hau, inertziak apurtuz, geure buruarekin adiskidetzeko eta denon artean mundu justuago eta bizigarriago bat eraikitzeko gonbita egiten diguna.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2025 elkar liburu denda
X