elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Liburuak  »  literatura  »  gaur egungo literatura  »  gaur egungo literatura
metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak - Koldo Izagirre
metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak
  • ISBN: 978-84-8331-910-9
  • EAN: 9788483319109
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Bilduma: EUSKAL LITERATURA
  • Hizkuntza: Euskara
  • Orri kopurua: 148
  • Neurria: 215x140x11

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

16,16 €

elkar txartela 16,16 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia
Hamaika urte igaro dira Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak liburua lehenengoz kaleratu zenetik, gazteentzako bilduma batean, gazte literaturako Bilintx saria irabazi eta gero. Lehenengo momentutik bihurtu zen erreferentziazko obra bat literaturazaleen artean, eta ez hori bakarrik: bere protagonista, Agirre’tar Nikola Metxa arketipo berri baten sortzaile bihurtu zen, Kixote, Cyrano, Tartufo edo Hamlet baten antzera, izaera berezi bat definitzeko: agirretartasuna. Literaturako gure bilduma nagusian egotea merezi zuen liburua da hau, dudarik gabe, eta halaxe egin dugu: testua gaurkotu eta orrazteaz gain, ipuin berri bat ere erantsi du Izagirrek, bere zaleen pozerako. Guztira hamasei ipuin dira orain, hamasei pauso herren baina ez baldres, okerrak baina ez makurrak, bihurri baina ez maltzurrak, halakoxea baita Metxa ere: jubilatua baina bizitzatik dimititu ez duena, gerran non ibili zen ez badakigu ere bere burua Euzko Gudarosteko bataila guztietako heroi egiten duena; gezurrak eta tramankuluak asmatzen dakiena, barruko egia batzuetan sinesten duena; adarjole eta erretxina; gogor itxura eta barren minbera. Behin baino gehiagotan etorriko zaizu irribarrea ezpainetara Metxa egoskor maitagarri honen ibiliak eta erorikoak irakurtzean; eta gero, agian, irriaren atzean dagoen beste zerbait azalduko zaizu gogora, bihotzera.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X