elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Liburuak  »  literatura  »  erdal literatura  »  biografiak
Miguel Madariaga - Ametsak Errealitate Bihurtuz = Convirtiendo Sueños En Realidad - Yon Suinaga
Miguel Madariaga - Ametsak Errealitate Bihurtuz = Convirtiendo Sueños En Realidad
  • ISBN: 978-84-09-05989-8
  • EAN: 9788409059898
  • Argitaletxea: MIGUELEN LAGUNAK
  • Hizkuntza: Euskara/Gaztelania
  • Edizio urtea: 2018
  • Formatua: RUSTIKA

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

25,00 €

elkar txartela 23,75 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

DOAN Hapiick puntuetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia

Euskadi Fundazioaren 25. urtemuga eta Gela Pedagogikoaren 20.a ditugu aurten, eta sakrifizioaren, lanaren eta ahaleginaren ondorioz euskal txirrindularitza goren mailara eraman duen gizonaren bizitza eta obra errepasatu nahi izan ditugu. Miguel Madariagak herrialde bateko zaletu guztiak ilusionatu zituen eta amets eginarazi zien talde baten bidez eta Euskal Herriaren irudirik hoberena eskaini zion munduari.

Bere baserritik irten eta mundu mailako txirrindularitzako gailurrik garaienetara iritsi zen “baserritar” umil hau omentzeko gurekin izan ditugu familiakoak, lagunak eta txirrindularitza munduko protagonista nabarmenak, denek parte hartu nahi izan dute, hala nola, Eddy Merckxek, Bernard Hinaultek, Miguel Indurainek eta beste askok. 

Miguel Madariagaz hitz egitea txirrindularitzaz hitz egitea da, zalantzarik gabe. 1970eko hamarkadan egindako zuzendari lanak gogoratu ditugu; Javier Elorriaga, Javier Mínguez edo Marino Lejarretaren zuzendaria izan baitzen, besteak beste. Geroago sortu eta sustatu zituen hainbat talde ekarri ditugu gogora: Beyena, AVSA, Fortaleza, Olarra, Ercoreca, Consultec, Orbea, Pan Ocio, Naturgas… 

Eta kapitulu berezi bat merezi dute Euskadi Fundazioaren taldeek, Euskadi edo Euskaltel-Euskadi izenekin euskal harrobiko ehun gazte baino gehiagori profesionaletan ibiltzeko aukera eman baitiete. Protagonista batzuek beren bizipenak, oroitzapenak eta garaipenik esanguratsuenak kontatu dizkigute: Roberto Laisekak, Iban Mayok, Markel Irizarrek, Igor Antónek, Samuel Sánchezek, Mikel Landak, etab.

Hau guztia eta askoz gehiago, orrialde hauetan.   

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • Hapiick puntuetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Portuetxe 88, 20.018 Donostia).
© 1998-2020 elkar liburu denda
X