elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

mitologika - euskal herriko izaki magikoak gaur egungo... - Aritza Bergara
mitologika - euskal herriko izaki magikoak gaur egungo...
  • ISBN: 978-84-95825-21-6
  • EAN: 9788495825216
  • Argitaletxea: ASTIBERRI
  • Hizkuntza: Euskara

DESKATALOGATUA deskatalogatua

24,00 €

elkar txartela 22,80 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia
'Mitologika' lanak euskal mitologiaren errepaso zabala eskaintzen digu, gure lurraldeetan bizi izan ziren izaki magikoen eskutik. Hor aurkituko ditugu galtzagorri txiki jostagarriak eta jentil erraldoiak, Amalur jainkosa eta Gaueko, iluntasunetako jauna... Aritza Bergararen testuekin batera, Raquel Alzate eta Ricardo del Ríoren irudiek ikonografia modernoa sortu dute, gure arbasoen mundu hori gaur eguneko jendarte anitzera hurbiltzeko. Euskal mitologia oparoa irudietara ekarri beharrak sorrarazi zuen 'Mitologika', eta lanik zailena izan da mitologia horretako pertsonaiak iruditan irudikatzea, datuak oso urriak baitira, eta are kontraesankorrak: “Herri bakoitzean modu desberdin batez deskribatzen dituzte Olentzero edo lamiak toki batzuetan praka motzeko iratxoak dira galtzagorriak, eta beste batzuetan, ordea, intsektu forma dute. Hartara, guk pertsonaia horiei buruzko informazioa bildu dugu –nortasunari buruzkoa bazen ere–, eta irudietara ekarri dugu”, adierazi zion Raquel Alzatek Carlos C. Borra kazetariari, 'Deia' egunkarian. 'Mitologika' trilogia bat da, eta beste bi liburu hauek osatzen dute: Mitologika. 'Sorginen mundua' (Aritza Beragararen testuak, eta Raquel Alzateren marrazkiak) eta 'Mitologika. Erraldoien mundua' (Aritza Bergararen testuak eta Ricardo del Ríoren irudiak). Hiru aleak euskaraz zein gaztelaniaz eskura daitezke.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X