
odol mamituak
- Egilea: Alaine Agirre Garmendia
- ISBN: 978-84-9027-292-3
- EAN: 9788490272923
- Argitaletxea: ELKAR
- Bilduma: EUSKAL LITERATURA
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2014
- Formatua: RUSTIKA
- Orri kopurua: 180
- Neurria: 215x140x17
- Argitaratze data: 2023-01-31
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Sinopsia
Infernurako joan-etorri bat da liburu hau, Miren Agur Meabek hitzaurrean dioen moduan: emakume baten gaixotze mentala, ospitale psikiatriko batean sartzea eta sendatze neketsua, bere gordinean kontatuak, baina gogortasun horrekin batera samurtasuna eta umorea ere sartuz, tarteka.
Indar handiko idazkera erakusten du Alaine Agirrek bere lehenengo eleberri honetan, protagonistak bizi dituen esperientzia muturrekoak irakurleari bere azalean sentiaraziz; aldi berean, ordea, poesiara hurbiltzen den hizkera eder, estilizatu bat erabiliz.
Barruko isuri guztiak ageri dira kontakizunean zehar, eta gogoaren isuri bortitz baten itxura hartzen du maiz testuak; dena dela, bat-batekotasun irudi horren kontrastean, trebeziaz eta arretaz eraikitako obra bat sortu du egileak: A-tik Z-ra doaz pertsonaiak, 0tik 100era pasarteak, eta 1. pertsonatik 2. eta 3.era narrazioa.
Bilduma bereko produktuak
elkar txartela 14,25 €
elkar txartela 14,96 €
elkar txartela 15,96 €
Produktu hau interesatzen bazaizu, ziurrenik beste hauek ere bai