elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Liburuak  »  literatura  »  gaur egungo literatura  »  nobela beltza
rock'n'roll (joseba jaka ii. saria) - Aingeru Epaltza
rock'n'roll (joseba jaka ii. saria)
  • ISBN: 978-84-8331-695-5
  • EAN: 9788483316955
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Bilduma: EUSKAL LITERATURA
  • Hizkuntza: Euskara
  • Orri kopurua: 408
  • Neurria: 240x170x31

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

27,00 €

elkar txartela 25,65 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia
Familia bat oporretan, Mediterraneo aldean; halako batean, amatxi gaixotu eta bat-batean hil zaie; gorpuaren garraio garestiari itzurtzeko, amatxiren hilotza kanpin-dendan bildu, maletategian sartu eta bueltako bidea hartu dute berehala; baina, hirira iristear eta restop batean daudela, autoko traste guztiak lapurtu dizkiete, kanpin-denda eta bere barrukoa barne... Txistea dirudi, edo ugaltzen ari diren leienda urbano horietako bat, baina ez: istorio poliziako baten hasiera besterik ez da hori, katramilaz beteko dena eta irakurlea ustekabez ustekabe eramango duena. Egundoko nobela da Rock’n’Roll, halako kontakizun batek behar dituen dohain eta osagai guztiak dituena: azken hari-muturreraino jositako trama, milimetrikoki neurtua; pertsonaien psikologia sinesgarria, xehetasun guztietan zaindua; gizarte oso baten eta garai baten erretratu zorrotz eta zehatza; umore alu eta zitala, bazterrak oro ugertzen dituena; estilo sendo bezain ederra, pasarte bakoitzari zukua ateratzen diona... Luze segi genezake loreekin; laudorio guztien gainetik, ordea, egiazko arte-lanek izaten duten sentimenduen biluztasuna nagusitzen zaigu: betiko koadrilaren idealizazioaren porrota eta interesen borroka, sexuaren bilaketa etsi eta etsikaitza, nor bere inguruan arrotz eta baztertu sentitzea, bikotekideen arteko harreman beti konplexuak... Edu Saragueta kazetari protagonistak galtzaile erabateko bezain tipikoa irudi lezake: itxuraz ziniko eta alkoholikoa, sakonean samur eta injenuoa... Hala ere, Epaltzak asmatu du bere pertsonaia maila bat gorago eramaten, haren deskalabru ugariak eta pozaldi laburrak irakurleak bere egiteraino.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X